'Gure izenean bai giza eskubideei, haien urratzea ez gure izenean'

  Politika  Bilbo

'Gure izenean bai giza eskubideei, haien urratzea ez gure izenean'

Ideologia eta atxekimendu politikoak alde batera utziz, urtarrilaren 13an Bilboko kaleetan egingo den manifestazioarekin bat egin dute indarkeri ezberdineko biktimek. Rosa Rodero ETAko biktimak eta Ane Muguruza GALeko biktimak egin dute irakurketa.

Murrizketa sozialekin pardeletan uzten gaituztela salatu dute

  Politika  Bilbo

Murrizketa sozialekin pardeletan uzten gaituztela salatu dute

‘Murrizketa sozialen, gastu militarraren eta AHTren lanen inuzentekeriek horrela uzten gaituzte’ lelopean pardeletan gelditu dira Bilboko Kale Nagusian eskubide sozialen aldeko erakundeetako partaideak.

Abokatutzako eta osasungintzako hainbat profesionalek bat egin dute urtarrilaren 13ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Politika

"Arrazoi humanitarioak direla eta, eta zuzenbide justua ezartzea eskatzeko", eman diote sostengua manifestazioari. Legea "arma politiko" gisa eta "mehatxu egiteko" ez erabiltzea eskatu dute. Zaida Casales erizainak eta Felix Cañada abokatuak irakurritako adierazpenaren arabera, egungo legediak "dagoeneko beteta dauden zigorrak luzatzea eta graduak lortzea galaraztea" du helburu. Gainera, espetxe politika "krudela" dela salatu dute.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileen greba eguna da gaur

  Politika  Bilbo

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileen greba eguna da gaur

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoak bosgarren greba eguna egiten ari da. Gaurkoa bateratua izan da, beraz, hezkuntzako kolektibo guztiek parte hartu dute, eta %75etik gorako jarraipena izan duela esan dute sindikatuek. Hezkuntza Sailak, berriz, %60koa izan dela adierazi du.

Hezkuntza publikoak greba eguna egingo du bihar

  Politika  Bilbo

Hezkuntza publikoak greba eguna egingo du bihar

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoak greba eguna egingo du bihar kalitatezko hezkuntza baten alde. Hezkuntza publikoko kolektiboek, oraingoan, greba bateratua egingo dute, eta azkenengo greba egunak ikusita, jarraipen handiko greba izatea espero dute.

Bilbon 557 lanpostu sortzeko Enplegu Plana aurkeztu dute

  Politika  Bilbo

Bilbon 557 lanpostu sortzeko Enplegu Plana aurkeztu dute

2017ko Enplegu Planak hirian 557 lanpostu sortzen lagunduko du. Bere helburu nagusia, kolektibo ahulen artean, lan aukera berriak sortzea izango da eta kontratuen erdia emakumeentzat izango dira.

Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren ekarpen politikoa oroituko dute

  Politika  Bilbo

Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren ekarpen politikoa oroituko dute

'Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika' lelopean gaur Arriaga Plazatik hasita manifestazioa antolatu dute bi ezker abertzale historikoen ekarpen politikoa gogoratzeko.

Amnistiaren aldeko manifestazioa antolatu dute Bilbon

  Politika  Bilbo

Amnistiaren aldeko manifestazioa antolatu dute Bilbon

Amnistiaren aldeko, eta errepresioaren aurkako mugimenduak manifestazioa nazionala antolatu du larunbat honetarako.

Giza-katea preso gaixoen eskubideen alde

  Politika  Bilbo

Giza-katea preso gaixoen eskubideen alde

Larriki gaixorik dauden presoei babesa emateko eta beraien eskubideak aldarrikatzeko barikuan manifestazioa egingo dute Santutxun. Larunbatean, berriz, giza-katea egongo da Basauriko kartzelatik osasun zentroraino.

Abenduaren 9an, "denak Pariserat" joateko deia egin dute

  Politika  Bilbo

Abenduaren 9an, "denak Pariserat" joateko deia egin dute

Bake prozesua indartzeko martxan dagoen Foro Sozialak Denak Pariserat ekimena aurkeztu du gaur eguerdian Bilboko Plaza Barrian. Bertan, gizarte zibileko hainbat ordezkarik Orain presoak lelopean euskal herritarrak mobilizatzera deitu dituzte.

Euskal eragileak 155. artikuluaren ezarpenaren kontra manifestatuko dira

  Politika  Bilbo

Euskal eragileak 155. artikuluaren ezarpenaren kontra manifestatuko dira

ELA, LAB, EH-Bildu
, Gure Esku Dago
, Etxalde, STEILAS, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk manifestazioa deitu dute datorren azaroaren 4rako "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lemapean.

Etxeratek presoei laguntza medikua eta juridikoa helaraziko die

  Politika  Bilbo

Etxeratek presoei laguntza medikua eta juridikoa helaraziko die

Etxerat elkarteak euskal preso politikoei osasun eta zuzenbide arloan dituzten beharrizanak helaraztea izango du helburu.

Kataluniako herriari babesa emateko elkarretaratzeak

  Politika  Bilbo

Kataluniako herriari babesa emateko elkarretaratzeak

Gure Esku Dago plataformak elkarretaratzeak egingo ditu Euskal Herriko plazetan kartzelatuak izan diren Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart eta Kataluniako herriari babesa adierazteko.

Bi deialdi urriaren 12a dela eta

  Politika  Bilbo

Bi deialdi urriaren 12a dela eta

Deialdi biak Plaza Eliptikoan izango dira, eguerdi partean. Lehenengoa Amnistiaren aldeko mugimenduaren Alde hemendik manifestazioa da, bigarrena, berriz, herri mugimenduak Kataluniaren independentzia prozesuari babesa emateko deialdia. 

Rifean gose greban dauden presoei elkartasuna

  Politika  Bilbo

Rifean gose greban dauden presoei elkartasuna

Marokoko Kontsulatu Orokorraren aurrean elkarretaratzea egingo dute gose greban dauden rifeko presoei elkartasuna adierazteko.