Milaka euskaltzalek erdalduntze makina eraitsi eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatu dute

uriola.eus abe 03, 20:53 Bilbo

Euskararen Nazioarteko Eguna borroka egun bilakatu du GUKAk gaur, hilaren 3an. Haiekin batera, milaka euskaltzalek ere kaleak bete dituzte Plaza Eliptikotik Arriagaraino. Bakoitzak erreminta bat hartuta, erdalduntze makina erraldoia suntsitzeko  deia egin du.

GURE TXINPARTAK

Erabiltzailearen aurpegia Euskaltzaleen Topagunea abe 03 Bilbo

EUSKARAREN EGUNEKO MANIFESTUA - 2025/12/03

Sua piztuta mantentzea ez da edonolako kontua. Egur lehor eta trinkoa behar izaten da. Tentuz jarri behar izaten da, pixkanaka eta egurrak arnasteko tarteak utziaz, bat-batean egur gehiegi jartzeak sua ito bailezake. Txingar-ohe sendo bat jartzea komeni da, beroari eutsi eta egur berria piztu ahal izateko. Haize zakarra dabilenean, babesa jarri behar izaten da, sua sakabanatu edo itzal ez dadin. Sua piztuta mantentzea ez da edonolako kontua, ez: etengabeko zaintza eta ahalegina eskatzen ditu, sekulako oreka lana. Eta hori horrela izanda ere, nahikoa al da noizbait piztu zen horri eustea? Nahikoa al da bizirautea?

Arriaga Antzokia, Bilbo
Arriaga Antzokia, Bilbo
Campos Antzokia, Abando - Indautxu