Kontzertuak Deustuko Gazte Lokalean

uriola.eus abe 19, 13:48 Deustualdea

Sanirock Elkarteak kurtsoan zehar hainbat kontzertu eta ekitaldi antolatuko ditu SANI ROCK 2026 aurrera eraman ahal izateko. Hori dela eta, abenduaren 19an, 20:30ean, LEHENENGO HITZORDUA antolatu dute bi kontzerurekin Deustuko Gazte Lokalean:

🎸 @bothhxc ta @obegotaldea
🎟️ Gutxienez 5€

Taldeen merch-az gain, Sani Rockeko kamiak eta toteak erosteko aukera egongo da!

Kafe Antzokiak 30 urte bete ditu

uriola.eus abe 17 Bilbo

Abenduaren 15ean 30 urte betetzen dira Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituela Bilbon. Horrekin batera badira, halaber, 30 urte Gabriel Aresti euskaltegia eta Zenbat Gara elkartearen gainerako jarduerak hasi zirela lanean Done Bikendi kalearen 2an, eraikin osoa zinezko euskararen etxea bihurtuta. Gaur arratsaldean, hilak 17, kantagintza saio berezia izango dugu, Anje Duhalde eta Josu Zabalak gidatuta.

Euskararen Etxea, Deustualdea
Euskararen Etxea, Deustualdea
Euskararen Etxea, Deustualdea