2017ra begira, zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari?

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Urtea bukatzear dagoela, balantzea egin ohi dugu, eta, urte berriari begira, hausnarketak, gogoak eta helburuak finkatu ohi ditugu. Ordea, guk erronka bat proposatu nahi dizugu. Parte hartu nahi duzu? Garai hauetan ohikoa izaten da desiraz, ilusioz eta asmo onez betetako mezuak jasotzea. Guk, urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria emateko mezua osatzerakoan, asmoetatik […]

Amaia Ocerin: "Bilbon euskerea kalera atera eta gizarteratzea da gure erronkea"

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

San Inazio auzoan dago Euskararen Etxea, 2004tik. Azkue Fundazinoaren ardurapean sortutako etxe horretan, euskerearen interpretazino gunea topauko dau bisitariak. Euskerea ezagutzen dabenei zein ezagutzeko gogoa daukienei, hizkuntzearen historia, garapena eta egoerea azaltzen deutsiez. Ganera, euskerazko ekitaldi, aurkezpen eta jarduerak egiteko aretoak eskaintzen ditue. Holan, euskerearentzako eta euskaldunentzako erreferentziazko gunea da. Bertako teknikari Amaia Ocerinek zabaldu deusku Euskararen Etxeko atea.

Gazteek euskerea zelan bizi daben aztertuko dabe astelehenean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Sabino Arana fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatu dabe jardunaldia. Besteak beste, Jone Miren Hernandez EHUko irakasleak ikerlan bat aurkeztuko dau.

Euskara eta feminismoa, bidaide

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskara eta feminismoa, bidaide

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetariek Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia eskainiko dute gaur, hilak 15, Mullerenean, 19:00etan. Parek eta Berbaizu elkarteek antolatutako jarduera da.

Euskaraz taldean berbetan egiteko hitzordua V. Berbagunean

  Euskara  Bilbo

Euskaraz taldean berbetan egiteko hitzordua V. Berbagunean

1.600 lagun inguru batuko dira gaur Azkuna Zentroan Bilboko V. Berbagunean egun osoan zehar euskaraz lagun artean hitz egiteko xede bakarrarekin. 

‘Zirkorrika’ abestia aurkeztu dute, 20. Korrika girotzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Otxandion hasi eta Iruñean bukatu bitartean, 20. Korrikako furgonetako bozgorailuetatik gehien entzungo den abestia izango da Zirkorrika abestia. Gaur aurkeztu dute AEK eta Korrikako arduradunek kantuaren egile eta interpreteetako batzurekin batera. 

Bilboko Berbagunearen 5. edizinoa abenduaren 14an egingo da

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Azkuna Zentroan 1.600 euskaldun batzea da asmoa, hainbat gairen inguruan berba egiteko. Euskerea kalera ateratzea da Berbagunearen ardatza.

Udalak Ken Zazpi musika taldea omendu du Euskararen Egunean

  Euskara  Bilbo

Udalak Ken Zazpi musika taldea omendu du Euskararen Egunean

Euskararen Nazioarteko Eguna bihar bada ere, abenduak 3, Bilboko Udalak gaur egin du ospakizuna. Aurten, Ken Zazpi musika-taldea omendu dute 20 urtez agertokiz agertoki euskara zabaltzeagatik. 

Ohorezko Lauaxeta Saria, Joxe Anjel Iribarri eta Bizkaiko euskaltegiei

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskerearen Egunaren bueltan emoten ditu sariok Bizkaiko Foru Aldundiak. Bihar, abenduaren 2an, barikua, omenduko ditue Iribar eta euskaltegiak, Foru Jauregian.

Aitor Argote: “Lortu dugu talde gehienak batzea eta Bilboko berbalagunen sarea sortzea”

  Euskara  Bilbo

Aitor Argote: “Lortu dugu talde gehienak batzea eta Bilboko berbalagunen sarea sortzea”

2016/17 ikasturtea abiatu dute Bilboko berbalagunek ere. 50 taldetik gora daude Bilbo osoan eta talde horietan, gutxi gorabehera, 300 bat lagunek parte hartzen dute astean behin, gutxienez, ordubetez euskaraz mintzapraktika egiten. Taldeak sare berean batu dira dinamizazio eta koordinazio lan handiari esker. Gehiago hazteko, finantziazioa behar dute. Hori dela eta, konpromiso “handiagoa” eskatu diote Bilboko Udalari. 

VI. Inkesta Soziologikoaren EAEko emaitza nagusiak [Bizkaiko datuak]

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuarekin eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariarekin batera, VI. Inkesta Soziologikoaren EAEko emaitza nagusiak aurkeztu ditu, Bizkaiko datuak azpimarratuz, gaur goizez, Euskararen Etxean. Bost urtetik behin egiten da inkesta soziolinguistikoak, lau ikerketa-eremu jasotzen ditu: herritarren hizkuntza-gaitasuna; hizkuntzaren transmisioa, euskararen erabilera hainbat esparrutan […]

Euskerearen Egunerako adierazpen bateratua adostu dabe erakunde publikoek eta euskalgintzeak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Zer egin dezaket nik euskararen alde? izeneko agiria erkidegoko erakunde publikoek, Legebiltzarrak eta euskalgintzako eragileek sinatu dabe.

Martxan da Euskerearen Ginkanearen 5. edizinoa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazinoak antolatutako lehiaketan izena emoteko epea abenduaren 3an amaituko da. Aurtengo gaia: Hizkuntza praktika ekologikoak.

Ekuador Etxean euskarara hurbiltze saioak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ikasturte honetan, iaz bezala, Ekuador Etxearekin elkarlanean jarraitzen dugu. Eta horrela, aurten ere, astean behin Ekuador Etxean elkartu eta euskara eta euskara eta Euskal Herriaren inguruko jakingarriak lantzen ditugu. Eta euskararekin batera, kitxua, aymara, katalana, guarania, bambara, wolofa, gaztelera edo quechua erabili, … Continue reading

The post Ekuador Etxean Euskarara Hurbiltze Saioak appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Erlea aldizkariaren 10. zenbakia aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Bernardo Atxagak zuzendutako aldizkariaren zenbaki barrian, euskal antzerkia barru-barrutik ezagutu leiteke.