DARABILBO: Azenario, koko, jengibre eta txokolatezko bolatxoen tailerra Kalderapekon

uriola.eus aza 06, 22:26 Abando - Indautxu

Txaramelak Azenario, koko, jengibre eta txokolatezko bolatxoen tailerra emango du azaroaren 12an 10:00etan Kalderapekon.

BILBOKO XII. BERBAGUNEA Alondigan

uriola.eus aza 05, 15:49 Bilbo

BILBOKO XII. BERBAGUNEA antolatuko da 2025eko azaroaren 19an Alondigan. Ekimen honen helburu nagusia da euskararen erabilera kalera ateratzea, hau da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin euskaraz berbetan jartzea. Euskara euskaraz konpartitzea da asmoa.

NORK HAR DEZAKE PARTE: Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork. Euskaldunak eta euskaldun hartzaileak batu nahi dira.

FUNTZIONAMENDUA: Egunean zehar lau txanda antolatuko dira. Hiru txanda goizez eta bat, laugarrena, arratsaldez:
* 09:30 – 11:00 Lehen txanda.
* 11:00 – 12:30 Bigarren txanda.
* 12:30 – 14:00 Hirugarren txanda.
* 17:00 – 18:30 Laugarren txanda arratsaldean.

Mahaikide bakoitzak eskuorri bat izango du landu behar diren hiru gaiekin. Mahai bakoitzak moderatzailea izango du eta bere eginkizuna elkarrizketa sustatzea izango da sei mahaikideen artean. Hainbat gonbidatuk parte hartuko dute, gizartean nolabaiteko oihartzuna duten pertsonek: kultur arlokoek, kirol arlokoek, alderdi politikoetako ordezkariek eta beste sektore batzuetakoek.

Aurrez izena eman behar da hemen: berbagunea.eus.

Deustuko Udaltegia, Deustualdea
Alondegia, Abando - Indautxu