'Sudurkeriak' disko-festak emango dio hasiera Ikusi eta Ikasi programaren XII. edizioari

  Euskara  Bilbo

'Sudurkeriak' disko-festak emango dio hasiera Ikusi eta Ikasi programaren XII. edizioari

Gaur, urtarrilak 28, 18:00etan,Tiboliko Epalza alargunaren ikastetxean egingo den 'Sudurkeriak' disko-festarekin abiatuko da aurtengo Ikusi eta Ikasiren edizioa. 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat da eta  Euskara Elkarteen Federazioa den Topagunearekin elkarlanean ikuskizunik onenak eskaintzen ditu programak. Edizio hau gaur hasiko da eta apirilaren 16ra arte iraungo du. 58 ikuskizun izango dira, antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, mozorroak, musikoterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza.

21063 /

Aitziber Olabarrieta: "Euskara sustatu behar dugu, kalera atera eta Berbaguneak horri erantzuten dio"

  Euskara  Bilbo

Berbagunearen laugarren edizioa ospatzen ari dira gaur Azkuna Zentroan eta 1.600 lagun ingururen parte-hartzea espero da. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantzia aitortzea da euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia Aitziber Olabarrieta ekimeneko koordinatzailearen esanetan.

Berbaguneak euskaldun hiztunak bilduko ditu ostegunean Azkuna Zentroan

  Euskara  Abando - Indautxu

Ostegunean, urtarrilak 21, Berbagunearen laugarren edizioa ospatuko da Azkuna Zentroan eta 1.600 lagun ingururen parte-tartzea espero da. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantzia aitortzea da euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia. 

Euskerearen Txantxangorria, euskerea erabilteko konbita

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

HAKOBAko kide diran Eusko Jaurlaritzeak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Donostiako Udalak, Gasteizko Udalak eta EUDELek Euskerearen Txantxangorria aurkeztu eben barikuan Donostian. Aurkezpen ekitaldian, arlo publiko zein pribatuko eragile ugarik (EAEko unibersidadeetako ordezkariak, kirolariak eta kirol taldeetako ordezkariak, kultur eragileak, enpresariak, finantza erakundeetako ordezkariak…) be parte hartu dabe Nabarmentzekoa da ordezkari horreek guztiek bere egiten dabela txantxangorriaren ekimena.

Donostian aurkeztutako ekimena ez da Eusko Jaurlaritzearen ekimena bakarrik, HAKOBAk bideratutako ekimena da. Eusko Jaurlaritzeak, Araba ...

20784 / 20735 / 20707 /

Hizkuntzen bizibarritzerako kasu eredugarriak batzeko proiektua sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Donostia 2016k eta Soziolinguistika Klusterrak, erakunde ugariren laguntzinoagaz, ipini dabe martxan Hitzargiak egitasmoa. Bertan, Europako hizkuntza gitxituak bizibarritzeko ekimenei begiratuko jake eta eredugarrienak aukeratuko dira. Horreek kasuak aztertu eta gizarteratuko dira, eredu izan daitezan. Webgunea sortuko dabe eta, bagilean, topaketea egingo da Donostian.

Hitzargiak proiektuak, hizkuntzak bizibarritzeko proiektu eredugarriak ezagutzera emoteaz gan, eragileen arteko hartu-emona sortu edo sendotu nahi dau. Izan be, Europan dozenaka hizkuntza gitxitu dagoz eta horreek bizibarritzeko era askotako egitasmoak ipini dira martxan, batzuk arrakastatsuak ...

20697 /

Abian da XI. Harrapazank!

Abian da Harrapazank aisialdi zirkuituaren XI.edizioa! Gazte bilbotarroi zuzendutako eskaintza interesgarria ezagutu eta izena emateko irrikitan, ezta? Harrapazank Eszena:  zure gustuko ikuskizuna aurkeztu, landu, esperientzia ahaztezin bat bizi eta sariak irabazi! 500€ko bi bono sari kategoria bakoitzeko: Junior Senior Sortuzank Tailerrak Argazkilaritza Bertso-rap Bitxigintza DJ Graffiti Smartphone bideo ekoizpena Zirkoa Bideoklip berri baten sorkuntza zuek
Read more →

The post ABIAN DA XI. HARRAPAZANK! appeared first on Harrapazank aisialdi zirkuitua.

20574 / 20342 / 20246 /

Gabonetan umeak protagonista Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara
Iazko Gabonetan umeentzako kultur programazio egitarau berezia osatu genuen, etxeko txikienak ere Euskararen Etxera hurbiltzeko asmotan eta euskarazko kultura kontsumitzen ohitu daitezen. Esperientzia benetan polita eta aberasgarria izan zen: 9 jarduera ezberdin, mota askotakoak (magoa, lantegiak, dantzaldiak, ipuin-kontalaria, txontxongiloak…) eta 750 lagun baino gehiago hurbildu ziren bederatzi egunetan. Aurten ildo hori jarraitzea erabaki dugu eta […]