Bilbo euskalduna helburu!
2015-01-20 09:42 EuskaraBilboko Euskal Herrian Euskaraz-ek joan den larunbat goizean mintegia antolatu zuen. Bertan, Bilboko EHEko kideok, Hau Pittu Hau konpartsa, Tanttaka eta Euskarriko kide batzuk parte hartu genuen. Taldeok elkar ezagutu, EHEren ibilbidearen laburpena egin eta aurrera begirako erronkez elkarrekin hausnartzea zen helburua. Saio oparoa izan zen, iraganari begira jarri gintuena, baina batez ere aurrera begira. … Continue reading Bilbo euskalduna helburu!
Xabier Monasterio: "Garaia da benetan euskararen aldeko diskriminazio positibo sendoa eta eraginkorra egiteko"
2015-01-16 14:33 Euskara Bilbo'Euskararen normalizazioaren erronkak' izeneko zikloan parte hartu dute Esti Amorrortu eta Xabier Monasterio filologo eta irakasleek. Besteak beste, Bilbo moduko metropolia euskalduntzeko estrategiez mintzatu dira.
Aritza Escandon: "Ikusi eta Ikasik oso egitarau trinkoa eta intentsitate handikoa eskainiko du"
2015-01-15 17:33 Euskara Bilbo'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren 11. edizioan tailerren eskaintza bikoiztu egingo da, iaz 9 tailer eskaini baziren, aurten 18 izango dira. Nobedade gisa, aurten izen ematea online egingo da.
Euskararen normalizazioaren erronkak aztergai
2015-01-15 10:07 Euskara Abando - IndautxuXabier Monasterio eta Esti Amorrortuk parte hartuko dute gaur, urtarrilak 15, 'Euskararen normalizazioaren erronkak' izeneko zikloan.
11. 'Ikusi eta ikasi' programak musikoterapia eskainiko du berrikuntza gisa
2015-01-15 09:09 EuskaraUrte berriarekin berriro datoz Bilbora umeentzako ikuskizunik onenak, euskaraz. Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat.
2015ean ere euskara ikasteko eta gozatzeko hainbat aukera Gabriel Aresti euskaltegian
2015-01-02 14:36 Euskara2015 urte berrian ere ekarri nahi dizugu eskaintza zabal baino zabalagoa euskara ikas dezazun, horregatik, hainbat maila, ordutegi eta ordu kopuru dituzu aukeratzeko. Baina horretaz gain, badakizu Gabriel Aresti euskaltegia baino gehiago dela; izan ere, euskara ikastea abiapuntu eta helburu izanda, erabilera eta motibazioa sustatzeko aukerak eman nahi dizkizugu. Hori dela eta, hilero-hilero ikasleen intereseko proposamenek osaturiko agenda eskaintzen dugu: musika, dantza, zinema, hitzaldiak… Euskararen mundua ezagutu eta euskara hobeto Segi irakurtzen
Haurrentzako jarduera eskaintza potoloa Gabonetarako Euskararen Etxean
2014-12-19 07:00 EuskaraEtxeko txikiak izaten dira Gabonetan protagonista nagusiak. Dudarik ez. Gainera, oporretan daude eta ordutegi eta zaintza antolaketa gaur egun ez... Continue reading »
'Euskararen Gutxienekoak' dokumentala ikusi eta eztabaidatzeko hitzordua
2014-12-18 09:43 EuskaraEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 'Euskararen Gutxienekoak' dokumentala aurkeztuko du gaur Bilbon. Alondegiko Golem zinemetan izango da, 19:30ean. Dokumentala ikusteko aukera izango dugu, baita ondoren gaiaz hitz egiteko ere.
'Euskara partekatzen duguna' dekalogoa aurkeztu dau Euskaltzaleen Topaguneak
2014-12-16 08:00 EuskaraJoandako bariku goizean zehar Andoaingo Martin Ugalde parkean egindako Euskara aniztasunean topaketan egin dau dekalogoaren aurkezpena Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topagunearen zuzendariak. Euskara alkarteen mobimentuak aniztasunari buruz dauen ikuspegia jentarteratzeko helburuagaz osotu dabe 10 oinarri batzen dituan dokumentua.
Euskal Herrian bizi dogun hizkuntza-aniztasun errealidadea autortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean konpartiduten dogun hizkuntzea euskera izateko aldarria egiten dau dekalogoak. Aurrera begira, oinarri horreek bultzatzeko egitasmoakaz jarraitzeaz gan, aniztasuna zehar lerro lez txertatzeko asmoa berretsi dabe, herritar danari bidea ...
Gaztelaniaren Bilbo
2014-12-15 13:00 EuskaraPNVk ‘Euskararen Bilbo’ akordioa bertan behera utzi ondoren, asteburuon Berria zein Gara-n argitara eman dugun iritzi artikulua da hurrengo lerrootan aurkituko duzuna.
'Galdeketaun', gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko lehiaketea
2014-12-12 08:00 EuskaraBilboren ganeko test motako (galderea eta erantzuna) ausazko zenbait galderek osotzen dabe lehiaketea; kulturea, kirola, artea, geografia, Bilbo bera eta Athleticen inguruko galderak izango dira, besteak beste. Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar ditu.
Hainbat ekimen gaur ere euskararen erabilera sustatze aldera
2014-12-05 08:55 Euskara BilboEuskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen abenduaren 3an. Bilbon talde, elkarte zein instituzioek antolatutako ekimenak izan ziren, eta gaur ere beste hainbat jarduera prestatu dituzte. Besteak beste, bertso-afariak eta hitzaldi-eztabaidak.
Zubiri zubiri 2.000 ikasleko giza katea osatzeraino
2014-12-03 13:44 Euskara BilboBi kilometroko ibilbidea bete dute itsasadarraren bazter batean eta bestean, Arrupe zubia eta Zubi Zuri bitartean, Euskararen Eguneko ekimen originalean.
‘Gure sor lekua’ euskarazko lehen filma proiektatuko dute gaur Bilbon
2014-12-03 08:45 Euskara Abando - IndautxuJosu Martinez EHUko ikerlari begoñarrak berriki aurkitu du ‘Gure sor lekua’ filma. Iñaki Goirizelaia EHUko errektorearen hitzetan "euskal zinemaren lehen hastapenen balore handiko testigantza eta ondarea" da. Filmaren bertsio laburtua gaur proiektatuko dute.
Egun berezi honetan Euskararen Etxeak 10 urte betetzen ditu
2014-12-03 07:45 EuskaraGaur egun berezia da euskalzale eta euskaldun guztiontzat eta horregatik zoriondu nahi zaituztegu. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, 1949tik... Continue reading »
A ze hauskorra dan gure memoria.....Alhondiga!!!
Logoa egiteko dirutza ordaindu ondoren, jauntxo batzuen "kapritxoa" zala ta....izen aldaketa...
Alhondiga...
»» Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Azkuna Zentroan ...