Faustoren mitoaren bertsio eguneratua

Korrika Kulturalaren baitan, gaur -martxoak 11- Bilboko Alondegian 'Fausto, herritar eredugarri' antzezlana euskaraz ikusteko aukera izango da. Fredi Paiak euskaratu du C.Marloweren testua eta Galder Perezek zuzendu du obra.

Zorrotz Morrotz euskarazko aldizkaria berpiztu dute

  Euskara  Zorrotza

Zorrotz Morrotz euskarazko aldizkaria berpiztu dute

Zorrotzako Euskal Txokoak argitaratutako Bilboko lehenengo auzo aldizkaria da Zorrotz Morrotz. Duela 20 urte lehen zenbakia argitara eman ostean, berpiztu du lantalde berri batek. Gaurtik aurrera formatu digitalean irakur daiteke, bihartik aurrera paperean. 

Euskara inoiz baino ozenago Santutxuko plazan

  Euskara  Santutxu

Euskara inoiz baino ozenago Santutxuko plazan

Udaberri bueltan, eta bi urtero Korrikaren bezperan, Santutxu eta Txurdinagako auzotarrek ahalegin berezia egiten dute euskara plazara ateratzeko eta ozen oihukatzeko. Aurtengo mezua bateratua da: euskAHALdun!

Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera. Apirilaren 18an, Otxandiora!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskaldunon egitaraua ekimenez beteta dator hurrengo hilabeteetan. Korrikarako gero eta gutxiago falta den honetan, Korrika pasatuta ere euskaltzaleok izango dugu aldarrikapen eta jairako tartea. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Euskaldunok aktibatu eta euskaraz bizitzeko hautuari bultzada emateko asmoz deitu du Euskal Herrian Euskaraz-ek, apirilaren 18an, Otxandion, Euskaraz Bizi eguna. Euskaldunok … Continue reading Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera. Apirilaren 18an, Otxandiora!

Ume eta gurasoek Errekalden hitzordua

  Euskara  Errekalde

Ume eta gurasoek Errekalden hitzordua

11. 'Ikusi eta Ikasi' egitasmoaren baitan, gaur, martxoak 4, Errekaldeko Udaltegian sesio bikoitza izango da. Bat guraso erdaldunei zuzendua eta bestea ipuin-gosez dauden umeei.

Koldo Agirregomezkorta, AEK: "Korrika 19ren amaiera ikusgarria izatea espero dut"

  Euskara  Bilbo

Hilabete baino gutxiago falta denean, hitz egin dio URIOLAri Korrika 19ren amaiera eguneko arduradun Koldo Agirregomezkortak martxoaren 29rako, Bilbon, AEK-k prestatu duen egitarauari buruz, besteak beste.

Nola eman dezaket izena Santutxuko Euskararen Astean?

Nola eman dezaket izena? Martxoaren 13ko erronkan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea. ez dakizula oraindik non eta nola? Bideo labur eta argi honetan topatuko dituzu azalpen guztiak.

14007 / 13985 / 13919 / 13845 /

Zea Mays taldearen 'Harro Ibili' abestia 2015eko Ibilaldirako

  Euskara  Bilbo

Maiatzaren 31an Bilbon ospatuko da Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia, eta egun horretarako espresuki Zea Mays taldeak sortutako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean.

13636 /

Harrapazank egitasmoak 'Lonjazank', 'Harrapazank eszena' eta 'Sortuzank' jarri ditu martxan

  Euskara  Bilbo

Harrapazank egitasmoak gazteen parte-hartzea sustatzea, esperientzia positiboak sortzea eta esparru ez-formaletan eta espazio berrietan aisialdi ekintzak sustatzea ditu helburu. 'Harrapazank eszena' lehiaketaz eta 'Sortuzank' tailerraz gain, aurtengo edizioan programak 'Lonjazank' ekimena jarriko du martxan.

13341 /