aza 25, 10:06 Santutxu
Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin, eta Euskararen Eguna gertu dagoela, urteroko Bertso Saioa prestatu du,
hizkuntzaren egun handia ospatzeko. Aurtengo ekitaldia, gainera, berezia izango da, Ikastola Ibilaldia 2026 antolatzen ari den urte honetan
eta Korrika Bilbon amaituko den honetan.
Bi mugimendu handi horiek indartzen duten euskararen aldeko konpromisoarekin bat eginez, komunitate osoa gonbidatu nahi du
Kirikiño Ikastolak kulturaz eta euskaraz gozatzera azaroaren 28an, 19:00etan, Kirikiño Ikastolan (Gabriel Aresti eraikinean, areto
nagusian).
Kirikiño Ikastolara, aurten, lau bertsolari gerturatuko dira: Anjel Mari Peñagarikano, Maddi Ane Txoperena, Jon Maia eta Aissa Intxausti.
aza 24, 11:02 Bilbo
Euskalgintzaren Kontseiluak, ELA eta LAB sindikatuekin batera, elkarretaratze bikoitza egin dute gaur Bilbon (Justizia Jauregiaren aurrean, 12:00etan) eta Donostian euskaraz lan egiteko eskubidearen alde eta auzitegien oldarraldi euskarafoboaren aurka.