Azken txanpa gogorra Uribarri eta Matikoko jaietan

  Jaiak  Uribarri

Azken txanpa gogorra Uribarri eta Matikoko jaietan

Gaur Azoka Eguna dute Uribarri eta Matikoko jaietan, bihar Gazte Eguna eta igandean Indaba Eguna. Hamaika aukera eskaintzen ditu jai batzordearen egitarauak igandera bitartean.

Eskupilota tailerra eta petanka txapelketa, besteak beste, Zorrotzan

  Jaiak  Zorrotza

Eskupilota tailerra eta petanka txapelketa, besteak beste, Zorrotzan

Ume eta gazteek, gaur ere, aukera ugari izango dute Zorrotzako jaietan, esaterako, puzgarrietan jolasteko, eskupilota tailerrean parte hartzeko eta sardinak musu-truk jateko. 19:00etan, berriz, koadrilen arteko petanka lehia izango da.

Jaietako lehen asteburua gainditu dute Uribarrin

  Jaiak  Uribarri

Pozik agertu da Aldapan Gora kultur koordinakundea Matiko-Uribarriko jaien lehen asteburuko balantzea egiterakoan. "Gainditu dugu lehen asteburua", adierazi du sare sozialetan. Eskerrak eman nahi izan dizkie koordinakundeak "ekintza ezberdinetan parte hartu edo lagundu duzuen pertsona eta koadrilei".

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jendetzak gozatu du asteburuan Zorrotzako jaietaz

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Jai giroa nagusitu da asteburuan Zorrotzan. Koadrilen jaitsierak eta Gaztetxeko lagunek botatako pregoiak eman zien hasiera jaiei. Gaur, umeentzako puzgarriak, ping-pong txapelketak, txistorra jana eta Xandalo taldearen dantzaldia egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Matiko-Uribarriko jaiek hasiera "berezia" izango dute aurten

  Jaiak  Uribarri

Ordu gutxi baino ez dira falta jaien hasierarako eta aste osoa prestaketa lanetan eman duen Aldapangora koordinakundeko lagunek aurtengo edukien berri aurreratu digute.

Zorrotza eta Uribarri, jaietarako prest auzo bi

  Jaiak

Zorrotza eta Uribarri, jaietarako prest auzo bi

Irailaren 26an, Uribarri eta Zorrotzako jaiak hasiko dira. Egitarau zabala eskainiko dute bi auzoek. Besteak beste, kontzertuak aipagarriak dira. Uribarrin Esne Beltzak, Canteca de Macao, Maconak edota Garillak 26 entzungai izango ditugu; Zorrotzan aldiz, Def Con Dos edota Patrol Destroyers izango dira.

Jaien balorazioa egiteko unea Solokoetxen eta Arabellan

  Jaiak

Joan den asteburuan auzoko jaiak ospatu dituzte bai Solokoetxen bai Arabellan. Bero-berotan bi auzoetako jai batzordeek balorazioa helarazi digute. Oro har, pozik daude auzotarren parte-hartzearekin.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jaiak puri-purian Bilboko lau auzotan

  Jaiak

Jaiak puri-purian Bilboko lau auzotan

Gaur hasiko dira Solokoetxe eta Mallonako jaiak eta haiekin batera, jaietan murgilduta egongo dira Arabella eta Olabeaga ere. Egitarauak oso zabalak izango dira lau auzoetan asteburu osoan zehar.

[Egitarau guztiak barruan]

Arabellan txupinazoa eta Olabeagan tortilla eta playback txapelketa

  Jaiak  Bilbo

Arabellan txupinazoa eta Olabeagan tortilla eta playback txapelketa

Seigarren jai eguna dute Olabeagan. Arabellan, berriz, gaur arratsaldean emango diete auzoko jaiei hasiera. Bihar, ostirala, Solokoetxe eta Mallonaren txanda izango da.

Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Ostiralean kataluniar jaia Kirruli Kultur Elkartean

"Orain da garaia! Ara ès l´hora!" lelopean, kataluniar jaia egingo dugu Kirrulin ostiralean, irailak 12. Bideoak, musika eta jatekoa egongo dira besteak beste, eta bukatzeko, `V´ erraldoia irudikatuko dute.

Uribarri eta Matikoko jaietako aurrerapena

  Jaiak  Uribarri

Uribarri eta Matikoko jaietako aurrerapena

Arabellan, Solokoetxen eta Zorrotzan bezala, Uribarri-Matikon ere prest dituzte auzoko jaiak. Irailaren 26an hasiko dira.

Solokoetxe ere jaietarako prest

  Jaiak  Santutxu

Solokoetxe ere jaietarako prest

Solokotxeko jai batzordeak aurtengo jaietako kartela eta egitaraua zabaldu ditu eta bide batez bilbotarrei parte hartzeko deia egin die. Arabella, Zorrotza eta Uribarri-Matikon ere irailean ospatuko dituzte auzoko jaiak.

Iraileko jai herrikoiak: Arabellan, Zorrotzan, Solokoetxen eta Uribarrin

  Jaiak  Begoñaldea

Iraileko jai herrikoiak: Arabellan, Zorrotzan, Solokoetxen eta Uribarrin

Bederatzigarren hilabetea hasi dugun honetan jaso dugu Arabellako eta Zorrotzako auzoko jaien berri. Izan ere, Bilboko auzoetako jai herrikoiak ez dira bukatu. Irailean ugari izango ditugu.

Aste Nagusiko Hiri krosa: sailkapena eta argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Argazkiak gure Flickr bilduma honetan aurkituko dituzue. 700dik gora argazki daude bertan. Hona hemen 2014ko Hiri Krosaren sailkapena: POSICION DORSAL Tiempo Nombre SEXO Tiempo por Km 1 4 0:18:07 CRUZ MATEOS,IMANOL H 0:02:58 2 2 0:18:08 RAZGA ,ISMAEL H 0:02:58 3 1 0:18:19 HIERRO PEÑA,IVAN H 0:03:00 4 1908 0:18:41 BEN DAOUD ,HAMID H 0:03:03 […]

Areatza normaltasunera bueltatuko da datozen orduetan

  Jaiak

Igandean, Mari Jaiaren erreketarekin, bukatu zen 2014ko Aste Nagusia. Hala ere, konpartsek lanean jarraitu dute txosnak desmuntatzen eta Areatza normaltasunera bueltatzen.

»» Ikusi argazki guztiak (19)