Karmengo Jaia ospatuko dute gaur Indautxuko kale Partikularrean
2014-07-16 11:37 Jaiak Abando - IndautxuEkintzaz josita dator Karmengo Jaia Indautxu auzora umeentzako egitarau zabalarekin. Arratsaldean, 'Festival musical Sobrevivire' karaokea antolatuko dute Bilboko erdialdeko kaleak alaituko dituena.
BILBAO BBK LIVE Jaialdian inoiz baino jende gehiago egoteak eragin ekonomiko handiagoa ekarri du
2014-07-16 10:55 Jaiak BilboKobetamendiko musika hitzorduak 20.389.813 euroko itzulkina izan du 2014ko edizioan. Hotelen okupazioa % 89ra iritsi da uztailaren 10ean, 11n eta 12an. Bilbao Turismoren bulegoek ere errekorra hautsi dute: jaialdiak iraun bitartean, 6.934 pertsonari eskaini diote informazioa.
Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak
2014-07-15 13:19 Jaiak BilboBi kontzertu nabarmentzekoak dira, besteak beste, taldearen 30. urteurrenean Doctor Deseok eman behar duena eta BOSekin batera Korrontzik emango duena. Biak ala biak zuzenean grabatuko dira. Europa parkea kontzertu gune izango da bigarrenez aurten, eta bi egunez 20:00etan gazteenei zuzendutako kontzertuak izango dira bertan.
Goizalde guztion artean!
2014-07-15 10:15 Jaiak Alde ZaharraOstegunean, uztailak 17, jai berezia antolatu dute Goizalde Kultur Elkartean. Urte luzeetan proiektua aurrera eramaten lagundu duten auzokide eta lagunei eskerrak emateko jaia izango da.
Ikurrinaren 120. urteurrenean Jeltzaleek omenaldia egin diote Arriaga plazan
2014-07-14 10:05 Jaiak Alde ZaharraEAJko hainbat ordezkari bertaratu ziren Bilbon antolatutako ekitaldira, Iñigo Urkullu lehendakaria, Ibon Areso Bilboko alkatea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako kontseilaria eta Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatua, besteak beste.
Bilbao BBK Live jaialdiaren 9. edizioa baikortasunez eta ia gorabeherarik gabe amaitu da
2014-07-14 08:00 Jaiak BilboHurrengo urteko BBK Live jaialdiaren data dagoeneko zehaztuta dago. Hamargarren edizioa 2015eko uztailaren 9an, 10ean eta 11n egingo da. Gaur, uztailaren 14an, bonoa erabiltzeko aukera dagoen azken eguna da.
Arrain Fish Festival: “Lau egunez kalean sukaldatzen den beste lekurik ez dago”
2014-07-11 17:46 Jaiak Alde ZaharraBilboko Konpartsek jai eredu herrikoia bultzatzeko eta zabaltzeko Aste Nagusiko ekimen indartsuenetakoak, sukaldaritza lehiaketak, jaialdi bihurtu dituzte. Arrain Fish Festival izena eman diote kanpotik datozen bisitariak eta sukaldaritza lehiakideak harremanetan jarriko dituen ekimenari.
Santutxuko jaiak auzoaren "indar adierazgarri"
2014-07-11 11:49 Jaiak SantutxuAurten jai desberdinak egitea erabaki du Gazte Asanbladak, eta gaur auzoan jai giroan sartzen joateko Bilbao BBK Live jaialdiaren alternatiba gisa Karmelo plazan 18:30ean antolatu duten Santutxu Alive jaialdia horren erakusgarri izango da.
Umeek Zaparrada konpartsan izena emateko aukera daukate
2014-07-11 09:59 Jaiak BilboKonpartsa berri bat egongo da aurtengo Aste Nagusian, Bilboko eta Bizkaiko haurrentzako konpartsa hain zuzen ere, Zaparrada konpartsa. Dagoeneko, haurrek izena emateko aukera daukate, konpartsakide egiteko aukera.
Larunbatean hasiko dira Santutxuko jaiak
2014-07-09 07:45 Jaiak SantutxuUztailaren 12an, larunbata, abiatuko dira Santutxuko jaiak. Jai Batzordeak aurtengo egitaraua kaleratu du eta dakigunez, ekintzaz beteriko programa prestatu dute.
Bilbao Mini Maker Faire azoka beste urte batez BBK Live Jaialdian izango da
2014-07-09 07:00 Jaiak Iazko jaialdian izandako hipsterrak beraien 3D inprimatzaile eta beste hainbat piezekin aho bete hortz utzi ostean, aurten ere indartsu datoz teknika eta proposamen berriekin.Inkesta: Auzoetako jaien eragina neurtuko du Udalak. Zer deritzozu neurriari?
2014-07-09 06:00 Jaiak Bilbo Bilboko auzoetako jaiek sortzen duten eragin ekonomikoa eta soziala ebaluatuko duen azterlana egitea babestu du Bilboko Udalbatzarreko Osoko Bilkurak. Horrela, 2015eko aurrekontuetan diru partida bat gordeko da auzoetako jaien eragin soziala neurtuko duen azterketa egiteko.Bilbao BSR taldeari egokitu zaio Aste Nagusiko pregoi botatzea
2014-07-08 16:30 Jaiak BilboJai Batzorde mistoak aho batez hartutako erabakia izan da eta beraz, Bilbao BSR gurpil aulkiko saskibaloi taldeko jokalaria den Asier Garciak irakurriko du Aste Nagusiko pregoia.
Zorionak Deustu, eta zorionak Elorri!
Geuk ere egin ditugu jaietarako gonbidapen bertsoak!
»» Bertsotan emango diete hasiera Deustuko ...