"Zazpiak oihal batetik” ekimeneko argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Euskal Herriko hiriburuen artean Bilbon sortu da azken kantu taldea. Dinamika horri bultzada emateko, Euskal Herri osoko kantuzaleak Bilboko kaleetan kantuan ibili ziren larunbatean. Giro polita sortu eta parte hartze handia izan zuen ekimenak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Erdi Aroko azoka egongo da gaurtik igandera Iralan

  Jaiak  Bilbo

Erdi Aroko azoka egongo da gaurtik igandera Iralan

Bosgarren urtez, Erdi Aroko azoka antolatu dute Iralan. Gaurtik igandera, egitarau zabala eskainiko dute Eskurtzeko parkean eta heldu zein umeek giro politaz gozatzeko aukera izango dute.

Bigarren urtez Newroz jaia egin dute Bilbo Zaharrean

  Jaiak  Alde Zaharra

Komite Internazionalistak, Bilbo Zaharreko Jai Batzordeak eta Goizalde Kultur elkarteak antolatuta, Newroz jaia ospatu zuten ostiralean. Eguraldiak hainbat ekintza bertan behera geratzea eragin zuen; hala ere, 200 lagun inguru bildu ziren, munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionalaren harira.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Naroa Gaintza, kantaria: “Goazen zerbait desberdina proposatzera ahal dugun heinean”

  Jaiak  Deustualdea

Naroa Gaintza, kantaria: “Goazen zerbait desberdina proposatzera ahal dugun heinean”

Eszenatokietara itzuli da Naroa Gaintza. Amaiur eta Sokaide taldeekin ibili ostean, Izerdi Gorria bere talde berriarekin ekin dio kontzertuak emateari. Larunbatean (martxoak 22) Deustuko txosnetan entzun ahal izango dugu, bere herriko jaietan

Kurduen Newroz festa antolatu dute ostiralean Bilbo Zaharrean

  Jaiak

Kurduen Newroz festa antolatu dute ostiralean Bilbo Zaharrean

Beste urte batez, Newroz Kurdistaneko festa nazionala ospatuko dute ostiralean, martxoak 21, Bilbo Zaharrean. Aurten mahainguru bat eta ondorengo festa prestatu dituzte kurduen egutegiko data hau gogoan hartzeko.

Deustu jendez bete da San Jose jaietako lehenengo asteburuan

  Jaiak  Deustualdea

Deustuko jaietako lehenengo asteburua oso arrakastatsua izan da eta jendeak gogotsu parte hartu du eskainitako ekintzetan. Hurrengo asteburuan ere, San Jose jaien ospakizunarekin jarraituko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Deustuko emakumeek urteroko aurreskua berretsi dute

  Jaiak  Deustualdea

Deustuko emakumeek urteroko aurreskua berretsi dute

San Jose jaietako lehenengo asteburua ederra izan da Deustuan. Bariku arratsaldean festak hasi zirenetik, giroa bikaina izan da, aroa zoragarria eta ekitaldi gehienak oso arrakastatsuak. Gaur goizean Deustuko emakumeek ohiko aurreskua dantzatu dute, herritarren txalo artean, eta ohitura zaharra beste behin ere berritu.

Egitarauaren sendotzea aurtengo Deustuko jaien bereizgarri

  Jaiak  Deustualdea Martin Zuñiga eta Jabi Ortega Deustuko Jai Batzordeko kideek 2014ko jaietako nondik norakoak azaldu dizkigute. Jaiak bihar, martxoak 14 hasiko dira eta bi astez luzatuko dituzte. Bi lagunek jakinarazi dutenez, egitarau zabala eskainiko dute beste behin, baina orainarteko lana "hobetuz eta sendotuz".

Auzoetako inauteriekin datorren urterarte agurtu ditugu aratusteak

  Jaiak  Bilbo

Asteburu osoan zehar, Bilboko auzo ezberdinetan inauteriak ospatu dituzte; Abusu, Bilbo Zaharrea, Deustuibarra, Irala, Ibarrekolanda, Zorrotza, Atxuri eta Mallonan besteak beste. Asteburuko giroa primeran erakusten duten argazki ezberdinak batu ditugu Bilboko Uriolan.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

"Desfilea Kale Nagusira bueltatzeari ezin izango genioke balorazio baikorragorik egin"

  Jaiak  Bilbo

"Desfilea Kale Nagusira bueltatzeari ezin izango genioke balorazio baikorragorik egin"

Bilboko Konpartsek inauterien gaineko azterketa positiboa egin dute. Orokorrean hitzordu guztiak ondo joan badira ere, balorazio baikorrena desfileak izan du, 10 urteren ondoren Kale Nagusira bueltatzeko aukera izan baitute.

Deustuko jaiak jomugan

  Jaiak  Deustualdea

Deustuko jaiak jomugan

Deustuko inauteriak pasa berri, San Jose jaiak antolatzeari ekin diote deustuarrek. Jaiak iragarriko dituen kartela Nora Inoriza Herrerok egina da. Bere diseinua gailendu da lehiaketan aurkeztutako gainerako lanen artean.

Eguenean hasiko dira Bilboko Aratusteak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Hamar urteren ondoren barriro be Konpartsak Kale Nagusian izango dira eta desfilea eurek antolatuko dabe.Eguenean Farolin eta Zarambolasen epaiketea egingo da.

 

Ondalan erraldoien konpartsak bi emanaldi eskainiko ditu San Inazioko jaietan

  Jaiak

Ondalan erraldoien konpartsak bi emanaldi eskainiko ditu San Inazioko jaietan