Parrapean, euskarazko komikien jaialdi berria

  Kultura-aisialdia  Begoñaldea

Parrapean, euskarazko komikien jaialdi berria

Lehen aldiz ospatuko da Parrapean Komiki Egunak jaialdia. Azaroaren 27an, 28an eta 29an izango da Santutxu-Begoñako barrutian. Komikiak euskaraz kontatzeko moduaren inguruko tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak antolatu dituzte Udaleko Kultura saileko lagunek. Lehenengo edizio hau gutxiengoko hizkuntzetan argitaratutako komikietan zentratuko da.

Azaroaren 14an abiatuko da ZINEBIren 56. edizioa

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Azaroaren 14an abiatuko da ZINEBIren 56. edizioa

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) azaroaren 14an –arratsaldeko 20:00etan– zabalduko ditu bere 56. edizioaren ateak Bilboko Arriaga Antzokian, Zinemaldiaren Ohorezko Mikeldietako bat jasoko duen Cecilia Roth antzezle argentinarrari eskainiko zaion omenaldiarekin, bere pertsonaiak aukeratzeko orduan intuizio, arrisku eta koherentzia pertsonal bikainak erakutsi dituelako.

Maskaradaren 'Arkimedesen printzipioa'-k gizartearen alarmismoa taularatuko du

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Denbora "errealean" gauzatzen den ikuskizunaren abiapuntua "ohiko beldurretan" aurkitzen da. 'Arkimedesen printzipioa' euskaraz estreinatuko du bihar, urriak 29, Maskarada taldeak Arriaga antzokian.

Angela Figuera poeta bilbotarra gogora ekarriko dute Bidebarrieta liburutegian

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

 Angela Figuera poeta bilbotarra gogora ekarriko dute Bidebarrieta liburutegian

Hil zenetik 30 urte betetzen direnean, `30 urte Angela barik´ izeneko topaketa antolatu dute. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

FIG Bilbaoren eskutik Bizkaiko hiriburua grabatuen erdigunea izango da

  Kultura-aisialdia  Bilbo

FIG Bilbaoren eskutik Bizkaiko hiriburua grabatuen erdigunea izango da

Bilboko Nazioarteko Grabatu Jaialdiak aurrerapauso handia emango du hirugarren edizio honetan: zabalkunderako eskaintza artistikoa osatu du, babes berriak lortu ditu, eragin-eremuak handitu ditu eta, horren ondorioz, nazioarteko proiekzio handiagoa du.

Antzinako musika lau ahotsetara

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Antzinako musika lau ahotsetara

Arriaga antzokiko foyerrean kamera musika errezitaldia entzun ahalko da gaur Angeline Danelek, Ines Olabarriak, Gorka Roblesek eta Mikel Zabalak osatutako laukotearen eskutik.

'Unamuno en la política local' liburuaren aurkezpena hartuko du Bidebarrieta liburutegiak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

'Unamuno en la política local' liburuaren aurkezpena hartuko du Bidebarrieta liburutegiak

Miguel de Unamunoren lanetan aditua den Jose Antonio Ereño izango da gaurko ekitaldiko gidaria. Liburuaren aurkezpena Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko programaren baitan kokatzen da.

Pippo Delbonok 'Racconti di Giugno' lana aurkeztuko du BAD jaialdiaren baitan

  Kultura-aisialdia  Bilbo

 Pippo Delbonok 'Racconti di Giugno' lana aurkeztuko du BAD jaialdiaren baitan

BAD -Nazioarteko Antzerki eta Dantza Garaikidearen jaialdia- bere erdialdera heldu da, nazioarteko panoramako proposamen azpimarragarriekin. Asteburu oparoa eskaini eta gero, bihar, urriak 28, Guggenheim Museoaren auditorioan, 19:00etan, Pippo Delbono italiarraren `Racconti di Giugno´ lana aurkeztuko dute.

Gaur egungo krisiari aurre egiteko estrategiak hizpide

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Gaur egungo krisiari aurre egiteko estrategiak hizpide

Krisia eta Industria. Iraganeko ikasbideak etorkizunaren oinarri jardunaldiak gure herriak jasan dituen krisiak gainditzeko erabili izan diren estrategiak aztertuko ditu eta gaur egungo krisia gainditzeko erabil daitezkeen ereduei buruzko hausnarketa egingo du asteazkenean Alondegian.

'El reencuentro' laburmetraia Otxarmetrajeko irabazlea

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

Ostiralean ospatu zen Otxarmetraje sarien gala Otxarkoagako auzo etxean. `El reencuentro´ lanak irabazi du lehenego saria, 500 eurokoa. Aurtengo edizioan 100 lagun baino gehiagok parte hartu dute.

Pankreas: Tragikomedia errimatua barre -eta gehiago- eragiteko

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Pankreas: Tragikomedia errimatua barre -eta gehiago- eragiteko

Une eder bat bizitzeko ekai gutian zituen ikuskizunak. Ez da atzo goizeko kontua, Patxo Telleriak luma fina duela testuak idatzi edota gidoiak egiterakoan.

Diru laguntza kolektiboa euskarazko artearen mesederako

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Diru laguntza kolektiboa euskarazko artearen mesederako

Crowd Founding bidez Mikel Onandia Garate arte historialari eta kritikariak 2009 eta 2014. urteen artean komunikabide ezberdinetan euskaraz argitaratu dituen 120 arte kritika eta arteari buruzko artikuluek osatutako Arte paperak 2009-2014 430 orrialde inguruko antologia ilustratua argitaratzea du helburu. 810€ behar dira inprenta eta bidalketa gastuen zati bati aurre egin ahal izateko eta momentuz bi heren lortu dituzte.

IBAIZABAL: Guggenheimeko maisulanak Erakusketa (II)

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

IBAIZABAL: Guggenheimeko maisulanak Erakusketa (II)

Gaur bertan zabalduko dute aipatu Erakusketaren bigarren atala: bertan, besteak beste, Pop Arteko Andy Warhol eta Ray Linchestein, edo Txomin Badiola eta Cristina Iglesias ditugu. Bestalde, Alvaro Hilariok beste bi komentario egin ditu: bata, gaur eta bihar Bilbon ikusgai izango den “Pankreas” antzeslana, eta bestea Sestaoko Txirbilenearen urteurrena.

Entzun osorik hemen

'Homing' elkarrizketa gabeko filma proiektatuko da gaur BilbaoArten

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Baztan eta Aezkoako haranetan leku du Homing Xabier Iriondoren fikziozko azken filmak. Elkarrizketarik gabe, otso talde baten altzoan hazitako neskaren gizarteratze prozesua erakusten du, Marina Mascarellen koreografia eta Iñigo Ugartebururen musika lagun dituelarik.

‘Zinemakumeak gara’, emakumeek zuzendutako zine ona eta ugaria

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

‘Zinemakumeak gara’, emakumeek zuzendutako zine ona eta ugaria

Emakumeek Zuzendutako XIX. Zine Erakustaldia egitasmoaren baitan, munduko hainbat tokitan sarituak izan diren makina bat luzemetraia eta laburmetraia eskainiko dira. Hitzordua, gaur eta bihar, BBK aretoan.