abe 02, 11:26 Begoñaldea
LOS ÁNGELES DE SABIN antzezlana egongo da abenduaren 4an, 19:00etan, Begoña Udaltegian.
Ez utzi engainatzen: Miren Embido Amarrategi aditua da nazioarteko harremanetan, zortzi hizkuntzatan hitz egiten du eta nahiko ondo moldatzen da bermeotarrez. Bitartekari izan zen gerra epelean, gerra hotza baino lehen. Mamarratxalen Armatiropun aditua da gatazka armatuetan. Ahuntz bati botaka eragingo lioketen gauzak jateko gai da. Estatuko segurtasun-indar guztietan egon da, eta historiako lehen emakume ertzaina da.
abe 02, 11:23 Deustualdea
Stand Ieup komedy bakarrizketa egongo da abenduaren 3an, 19:00etan, Levante plazan. Denok ezagutzen dugu zer den “stand up comedy” deritzoten hori, baina oso gutxitan aurkeztu da horrelako formatu batean eta euskaraz. Proposamen berri, sakona, ondo baino hobeto trebatu diren bi bakarlari hauekin, beti barre eragiteko prest daudenak.