Femias Kolektiboak aurkeztutako “Ahotsak AA(r)entzat” proiektuak irabazi du Loraldia 4. Sormen Digitaleko Beka

uriola.eus aza 11, 10:22 Bilbo

Sorkuntza digitalaren eta hausnarketa sozialaren arteko bidegurutzean kokatzen den lana da. Proiektu interaktibo honetan, publikoak bere ahotsa erabiliko du adimen artifizial bati euskal kulturaren inguruko ikuspegi estereotipatua deseraikitzen laguntzeko. Emaitza 2027ko Loraldia Festibalean aurkeztuko dute.