Bilboko Fant, XX. Zinema Fantastikoko jaialdian 576 film izango dira aurten

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Fant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak gainera, edizino honetako nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.


Trailer faltsuen lehiaketea eta Nontzefilmak

Trailer faltsuen lanak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 15era arte; eta datorren martiaren 28an amaituko da, barriz, Nontzefilmak lehiaketarako lanak bialtzeko epea ...

Triki-punk hots berriak Xaiko taldearen lehen diskoan

  Kultura-aisialdia  Bilbo Bi buru ditu Xaiko talde berriak. Bikote bitxia lidertzan. Trikiti eta erromeria mundutik datorren Xabi Arakama eta Kaos Etiliko eta Kaotiko taldeetan aritutako David Aguayo. Azken honek erronka bikoitza hartu du beregain, batetik kantatzekoa eta bestetik euskaraz ere kantatzekoa.

Bernardo Atxagak ‘Pierrot izeneko Automata’ irakurketa estreinatuko du gaur Arriagako Gelatxoetan

  Kultura-aisialdia  Bilbo

Bernardo Atxagak ‘Pierrot izeneko Automata’ irakurketa estreinatuko du gaur Arriagako Gelatxoetan

Tibidabo mendiko Automata Museoko Pierrot bat hautatu du Atxagak pertsonaia nagusi, kutxa baten sartuta dagoena eta poemak idazten dituena… maitasun poemak agian?

Euskararen zapalkuntzaren gaineko hitzaldiak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia
Jardunaldiok martxoaren 19an eta 20an egingo dira, La Bolsa jauregian, 19:00etan hasita.  Lehenengo egunean Dabid Anautek egingo du berba. Anaut ‘Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria’ liburuaren egilea da eta berau aurkeztuko du. Sarrera gisa Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaok hitz egingo du. Bigarren egunean, ostera, ‘hizkuntza zapalkuntza eta erresistentzia Bilbon eta Bizkaian’  jorratuko […]

'Irudimena' lehiaketaren 4. edizioa, Azkue Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Irudimena2014-kartela

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena sarien laugarren edizioa antolatu dute, martxoaren 17tik maiatzaren 16ra.

Lehiaketaren helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan. Horretarako parte hartzaileek lan berri bat sortu beharko dute lehiaketarako proposatzen diren soinuetan oinarrituta. Lan hori beste soinu bat, idatzia edo irudia ere izan daiteke.berri bat sortu, idazketaren bidez testua sortu, edo irudia.

Aurreko ediziotan bezala, lehiaketarako parte hartzea irudimena.com webgunearen bidez bideratuko da, bertan bete beharko ...

BarrutiRock zirkuituak martxotik ekainera bitarteko programazioa aurkeztu du

  Kultura-aisialdia  Bilbo

BarrutiRock zirkuituak martxotik ekainera bitarteko programazioa aurkeztu du

Itzuli dira Bilboko talde sortu berrientzako BarrutiRock musika-programako kontzertuak. Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, musikan hasi berriak izanda, esperientzia hartzeko jendaurrean jo nahi duten 15-35 urteko gazteentzat da. Barrutirock-eko bosgarren edizio honetan, martxotik ekainera bitarteko programazioa aurkeztu da. Kontzertu guztiak Bilborock-en egingo dira, bertoko taldeentzako erreferentzia-aretoan.

`Gure-zure mundua´ ETS taldearen disko berria kalean dago

  Kultura-aisialdia Hamar urte beteko dira Arabar Errioxako taldea sortu zenetik eta atzo haien hirugarren diskoa aurkeztu zuten `Gure - zure mundua´. Uriolak disko berri honen bi ale zozketatuko ditu bere irakurleen artean beraz, parte hartu eta ezaiguzu noiz eta nola ezagutu zenuen ETS taldea.

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

  Kultura-aisialdia

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

Lev Tolstói errusiar narratiba errealista literatura unibertsalaren gailurrera eraman zuen idazletzat hartu ohi da, Dostoievskirekin batera. Nagusiki ‘Guda eta bakea’ eta ‘Anna Karenina’ eleberri potoloen egile gisa ezaguna bada ere, neurri txikiagoko bestelako maisulanak ere utzi zizkigun.

Mikel Martinez `Pankreas´ antzezlanari buruz: "Oso bitxia izango da eta ikusleari ez zaio berehala ahaztuko"

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra Mikel Martinez eta Patxo Telleria mahatsorriak, Joseba Apaolazarekin bat, ‘Pankreas’ antzezlana estreinatuko dute bihar, martxoaren 12an, Arriaga Antzokiko eszenatokian. Hitzordu berezi horretaz baliatuta Mikel Martinezekin solasaldia izan dugu eta aurkezpenaren nondik norakoak aurreratu dizkigu.

Xabier Landabidea: “Gazteek aisiazko hutsuneei aurre egiteko erabiltzen dute telebista”

  Kultura-aisialdia

Xabier Landabidea: “Gazteek aisiazko hutsuneei aurre egiteko erabiltzen dute telebista”

Cum laude emaitza lortu berri du Xabier Landabidea irakaslearen doktorego tesiak. 73 bizkaitarrek telebistarekin duten harremana aztertu du eta lau belaunaldiren arteko berdintasun eta desberdintasunak argitaratu. Datuak Bizkaia osora orokortu ezin diren arren, joera batzuk zehaztera iritsi da.

Inoiz baino gazte gehiago batuko ditu aurtengo BBK bertsolari sariketak

  Kultura-aisialdia

Inoiz baino gazte gehiago batuko ditu aurtengo BBK bertsolari sariketak

Bertsolari gazteek jendaurrean jarduteko aukera ematen duen txapelketan, Bizkaiko eskualdeetako bertsolariek osaturiko zazpi talde izango dira. Lehen aldiz Enkarterriko talde bat entzuteko aukera izango dugu.

‘...Librea Ninçana’ ikusizunerako bi sarrera zozketatuko ditugu gaur goizean

  Kultura-aisialdia  Bilbo

‘...Librea Ninçana’ ikusizunerako bi sarrera zozketatuko ditugu gaur goizean

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ‘...Librea Ninçana’ dantza, musika, kantua eta antzeztutako poesia uztartzen dituen euskarazko ikuskizuna eskainiko du igandean, arratsaldeko 19:00etan, Arriaga Antzokian. Uriolak emanaldira joateko bi sarrera zozketatuko ditu goiz osoan zehar.

Ipuin azterketa Uxue Alberdi eta irakurleen artean

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Ipuin azterketa Uxue Alberdi eta irakurleen artean

20 lagun inguru bildu ziren atzo arratsaldean, Deustuko Bidarte Auzo Etxean egindako Irakurlearen Txokoan. Bertan, Uxue Alberdi euskal idazle eta bertsolariak Euli Giro liburua aurkeztu zuen.

"Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

"Bilbotarren % 100 euskaldunak izateko, diru-laguntzak lagungarri"

Bilboko biztanleen erdiak baino gehiagok euskaraz hitz egiten ei du. Horrela jakin dugu duela gutxi Bizkaian argitaratzen den egunkari baten bitartez. Hitz egiten ei dute diot ezen titularra ederra bada ere, errealitatea bestelakoa da. Berriak ezagutzari egiten dio erreferentzia, ez erabilerari. Bilbotarren artean erdiak bere egunerokoan euskaraz egingo balu!