uzt 04, 15:15 Bilbo
Emanaldiez beteriko bi egun geratzen dira Antzerki eta Arte Jaialdiaren 26. edizioa bukatzeko. Hika Teatroak eskainiko du gaur arratsaldeko lehenengo emanaldia Atearen bestaldean lanarekin. Jaialdiari itxiera emateko, La Fam Produccions Konpainiaren Ambulant ikuskizuna egongo da.
uzt 04, 10:46 Deustualdea
URTE BERRI OFF ¡FELIZ 2026! antzezlana egongo da abuztuaren 17tik 31ra Pabellon 6en.
Bilbo eta inguruetako biztanleek esperientzia paregabe eta aintzindari bat bizitzeko aukera izango dute: Adimen Artifizial batek (NaIA Tech) batek idatzi eta zuzendutako lehen ikuskizunera publiko gisa joatea. Ikuskizun hau 2024ko Gabon Zaharretako telebistako galaren grabazioa da. Musika emanaldiak, umorea eta sorpresak ez dira faltako.
Fidagarria ote da dena Adimen Artifizial baten esku uztea?