Bilboren zazpi mendeko bilakaera ezagutaraziko dute bisita gidatuen bidez arkitekto bizkaitarrek
2014-09-08 13:26 Kultura-aisialdia Alde ZaharraZazpi Kaleetako sortzezko hiribildutik, hiria Indautxurantz zabaldu zuen bigarren zabalguneraino. Arkitektura Ibilbideak proiektua osatzen duten bost bideek hiriaren bilakaera errepasatuko dute gaurtik irailaren 26ra arte.
Ikasturte berria LOMCEren eskutik
2014-09-08 12:00 Kultura-aisialdiaIkasturte berri bat hasi da unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan. Aurtengo berrikuntza garrantzitsuena LOMCE legearen ezarpen erreala izango da.
Arrakastak bultzatuta, The Hole ikuskizunaren emanaldi berri bat eskainiko du Arriagak
2014-09-08 09:58 Kultura-aisialdiaSarreren salmentaren arrakasta ikusita; salgai daude jada irailaren 11an, ostegunea, eskainiko den emanaldirako sarrerak.
Euskal gatazkari lotutako hamar ihesaldiren kronika idatzi du Josu Martinezek
2014-09-05 11:07 Kultura-aisialdia SantutxuLabetik "ateratzar" du idazle mahatsorriak Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak izeneko liburua (Elkar, 2014). "Ausardiaz eta irudimenez" betetako ihesaldiak hautatu ditu horretarako, Martinezen hitzetan "modu batean edo bestean, artelanak denak".
Musika ikastaro ugari doan Zorrotzan
2014-09-05 09:00 Kultura-aisialdiaBatukada, bateria, txalaparta, txistua, gitarra eta alboka jotzen ikasteko kurtsoak prestatu dituzte Zorrotzan. Urritik aurrera hasiko dira eta berauetan parte hartzeko aurretiaz izena beharra dago.
Ingeniaritzan ere euskaraz kalitatezko testuak sortzen laguntzeko idatzi liburua JR Etxebarriak
2014-09-05 08:30 Kultura-aisialdia BilboIkasketa teknikoetan ez ohi da neurri egokian balioesten komunikazio egokiaren garrantzia... Baina, usteak erdi ustel. Ingeniarien bizitza profesionalean funtsezkoa da komunikazio linguistikoa; idatzizkoa eta ahozkoa.
Euskara ikasleen testigantzak AEKren matrikulazio kanpainako protagonista
2014-09-04 12:02 Kultura-aisialdia Alde ZaharraEuskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu du gaur goizean AEK-k 2014/2015 ikasturteko matrikulazio kanpaina "Euskara praktikoa AEKn" lelopean.
Graham Parker, rock’n’rollaren muina
2014-09-04 10:55 Kultura-aisialdia Abando - IndautxuBuruko gaitzen ikerketara bideratzeko dirua biltzea helburu duen WOP elkarteak antolatu du Kafe Antzokian gaur iluntzean Graham Parker musikari handiak emango duen kontzertua WOP Specials Nights 2014 egitasmoaren baitan.
Alemaniar brigada: bestelako turismoa Bilbon
2014-09-04 09:51 Kultura-aisialdia BilboEz dira finlandiarrak eta ez dira saskibaloi partiduak ikustera etorri gure hirira. Askoz neurri txikiagoan heldu dira Bilbora, eta astebetean Euskal Herriko historia eta politika ezagutzea dute helburu.
Reyes Prados-Anne Igartiburu: "Sekula ez dala berandu beste hizkuntza bat ikasteko"
2014-09-03 13:00 Kultura-aisialdiaPoziktibity proiektuaren hirugarren bideoa aurkeztu dabe Reyes Prados eta Anne Igartiburu (bideo bidez, ezin izan baita bertan egon) aurkezleek, euskaltegi desbardinetako zenbait ikaslek eta irakaslek, baita Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak Bilboko Bizkaia Aretoan. Poziktibity proiektuaren barruan egingo dan bideo sortaren hirugarrena da eta heldutan hizkuntzak ikastea ze garrantzitsua dan gogorarazoten dau.
MUGI plataforma ibiltaria
2014-09-03 09:45 Kultura-aisialdiaPlataforma ibiltaria da, kultur ekimenen bat burutu gura daben gazteek erabili ahal izango dabena. Normalean erabilteko plataformak estatikoak izaten dira, une bakoitzean ipini eta kendu egiten diranak. MUGI gurdi itxurako plataformea da, erabilterreza. Bilboko Maiatzak 2 kalean hileko lehenengo zapatuetan egiten dan azokatxoan erabiliko da laster. Edozein gaztek egin leike eskaria plataforma hori erabilteko, kultur ekimenen bat sustatu nahi izan ezkero. 250 euro itxi behar dira fidantza moduan eta ondoren itzuli egiten dira, arazorik ezean. Gehienez zortzi orduz erabili leiteke ...
Uriak kolore bizia izango dau IX. Una Ria con Duende topaketearen hasiereagaz
2014-09-03 00:00 Kultura-aisialdiaIbaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da bederatzigarren urtez jarraian, zapatu honetan (irailaren 6an), Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko diralako. Ekimen hori, gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatu da, konbidautako artisten kalidadearen zein, gero eta anitzagoa dan eta arte horren adierazpen guztiak berotasunez hartzen dituan ikus-entzule kopuruaren ondorioz.
Topaketak iraila osoan iznago dira 5. barrutiko – Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa danez, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrakaz batera ...
1983 aurreko Abusu ezagutzeko argazki bilketa
2014-09-02 15:00 Kultura-aisialdia AbusuUrte amaieran Abusu auzoaren historia errepasatuko duen argazki-erakusketa osatzeko behar dituen 1983 aurretik ateratako irudien bilketa hasi du Bilbao Izan programak.
Zer dela eta Basurtuko Ospitalearen modernotasuna?
2014-09-02 10:30 Kultura-aisialdia BasurtuBasurtuko Unibertsitate Ospitalea, lehen Bilboko Ospitale Zibil Santua izandako, modernotasunaren ikonoa izan zen bere garaian. Izan ere, osasungarritasun irizpideetan oinarrituz eraiki baitzen, pabilioietan banatuta, horietako bakoitzean gaixoak espezialitateen arabera banatzeko. Ordubete eta erdiko bisita gidatuetan herritarrek multzo arkitektoniko berezi horren nondik norakoak ezagutzeko, eta eraikuntzaren kostua ordaindu zuten familia ongileetara hurbiltzeko aukera dute.
Tailerra: `Emakumeak eta Literatura. XIX. mendeko idazle iparramerikarrak´
2014-09-02 09:11 Kultura-aisialdiaTailerra Josune Muñozek emango du irailaren 16tik abenduaren 16ra bitarteko astearteetan. Izena emateko epea zabalik dago.
Potojorrankide ere badiren Aitor Esteban "Garrote" eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ez gain, Galartza eta Goñi dira potoa jorratzeko gure esperantza...
»» Elorrion eta Getxon jokatuko dira ...