Klaus Armbruster: "Bilbon turismo bide berriak ezagutzera eman nahi ditugu"
2014-07-18 13:09 Kultura-aisialdia BilboBaskale eusko-alemaniar elkarte soziokulturalaren eta BASKULTUR.INFO proiektuaren fundatzailetariko bat da Klaus Armbruster. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honen helburua euskal historia eta kulturaren erakuslehio izatea da.
`Guda Zibila Bilbon´ hitzaldia gaur Maison 13n
2014-07-18 08:10 Kultura-aisialdiaGaur arratsaldean, uztailak 18, 88 urte urte beteko dira Espainiar botereek II. errepublikaren aurkako altxamendua hasi zutenetik. Gertaera horiek Bilbon edukitako oihartzuna ezagutzeko, hitzaldia antolatu dugu.
Bizkaiko Dantzarien Biltzarra plazan dantzan
2014-07-18 08:00 Kultura-aisialdia Alde ZaharraUztailean, zehar Arriaga dantza plaza bilakatuko da. Bertatik pasako dira Bilboaldeko dantza taldeak oinei eraginez ikuskizuna eskaintzera. Dagoeneko Gaztedi Dantza Taldea eta Beti Jai Alai ikusteko aukera izan dugu; oraingoan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren txanda izango da.
Europako Medikuntza Ikasleen Orkestra eta Koruak lehen aldiz jardungo dau Euskadin
2014-07-18 07:50 Kultura-aisialdiaGaur, 18:30ean, Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Europako Medikuntza Ikasleen Orkestra eta Korua (European Medical Students’ Orchestra and Choir - EMSOC) osotzen daben 75 gazteei harrera ekitaldia egingo deutsee.
Jose Maria Larrazabal eta Carlos Terronek irabazi dute 2014ko Bilbainada lehiaketa
2014-07-17 09:00 Kultura-aisialdia Bilbo2014ko Bilbainada lehiaketaren XXVI edizioan, Jose Maria Larrazabal Alzagak eta Carlos Terron Sotok irabazi dute sari nagusia, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.
Hileko Dokumentalen baitan `Zoran y los tigres del gol´ dokumentala eskainiko du gaur Zinebik
2014-07-17 08:57 Kultura-aisialdia Bilbo‘Zoran y los tigres del gol’ filmak, munduko garapen-indizerik baxuenetakoa duen Hego Sudango Errepublikako lehenengo futbol selekzioaren sorrera deskribatzen du. Gaur ikusgai egongo da 20:00etan, Multizine aretoetan, 3,70 euroren truke.
Urtiaga sopranoak eta Stephen Hopkins piano-joleak kontzertu lirikoa eskainiko dute gaur
2014-07-17 08:05 Kultura-aisialdia Abando - IndautxuAforoa bete arte doako sarrera izango da eta Jesus Aranbarriren Zortzi euskal kanta eta Joaquin Turinaren Poema en forma de canciones joko dituzte beste askoren artean, Bidebarrietan.
Atxuriko II. Udako Zinema
2014-07-17 08:02 Kultura-aisialdiaEliz Musika Zikloa bihar hasiko da katedralean
2014-07-17 07:50 Kultura-aisialdia Alde ZaharraHainbat eliz kontzertu eskainiko dira Bilboko Santiago katedralean uztailaren bigarren eta hirugarren asteetan. Aurten organo kontzertuak eta La Katedraleko kapera musika eta Europako Medikuntza Ikasleen abesbatza eta orkestrak izango dira.
Bilbo, hizkuntza aniztasuna ikertzeko mintegi baten egoitza
2014-07-16 12:56 Kultura-aisialdia BilboIrailaren 17tik 19ra, hirietan dagoen hizkuntza-aniztasunaren abantailak aztertzea eta ekonomia, gizarte eta kultura-mailako garapenerako hizkuntza-aniztasunaren aprobetxamendua sustatzea helburu duen mintegia egongo da Alondegian.
Bizenta Antonia Mogel idazlearen lana zabalduko du Yolanda Arrietak
2014-07-16 09:28 Kultura-aisialdiaYolanda Arrieta idazleak 'Bizenta Antonia Mogel: andre argi baten ikurrak' hitzaldi tailerra eskainiko du gaur Kafe Antzokian.
Patrick Grijalvoren erakusketa Naratan ikusgai egongo da irailaren 13ra arte
2014-07-16 08:54 Kultura-aisialdia BilboBilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra izan den Patrik Grijalvok erakusketa aurkezten zuen atzo Narata espazioan. 2012 urtetik Bilbao Arte Fundazioak eta Narata espazioak lankidetza hitzarmena mantentzen ditu.
Bilboko ume eta gazteek erraldoiak dantzatzen ikasteko aukera dute
2014-07-16 08:30 Kultura-aisialdia Alde ZaharraOndalan Erraldoi Konpartsak Euskal Museoko klaustrora eramango du bere dantza eskola, uztailean hiru egunez. Bertan, ume eta gazteek euren neurrira egindako erraldoiak dantzatzen ikasteko aukera dute.
Luber Jack santutxuarrek kontzertua eskainiko dute ostiralean auzoan
2014-07-16 07:30 Kultura-aisialdia SantutxuSantutxuko jaien baitan, Luber Jack auzoko taldeak kontzertua eskeiniko du ostiralean, uztailak 18, La Nube Kafe Antzokian.
Bilbok Ruta BBVA hartu du gaur
2014-07-15 11:37 Kultura-aisialdia BilboRuta BBVAren 29. edizioa osatzen duten gazteak Bilbora heldu dira gaur. Ekintza-programa zabala jarraituko dute eta, haren bidez, Bilboko kultura, gastronomia eta historia ezagutzeko aukera izango dute.
Potojorrankide ere badiren Aitor Esteban "Garrote" eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ez gain, Galartza eta Goñi dira potoa jorratzeko gure esperantza...
»» Elorrion eta Getxon jokatuko dira ...