"Errusiako gutunak" liburuaren aurkezpena Zirika! Herri Gunean

uriola.eus abe 05 Alde Zaharra

Jone Gartziak Katakrak argitaletxearekin itzulitako "Errusiako gutunak" liburuaren aurkezpena egingo du, Pablo Oliveros eta Hedoi Etxarterekin abenduaren 10ean, 19:00etan, Zirika! Herri Gunean. Vera Zasulitx eta Karl Marx ere inguruan ibiliko dira...

Bakarrizketa dramatikoa: zientzia egiten dute: "De Profundis" Bidebarrieta Kulturgunean

uriola.eus abe 05 Alde Zaharra

Abenduaren 11n, Bidebarrieta Kulturguneak "De Profundis" muntaia eskainiko du, Iker Ortiz de Zárate aktore, zuzendari eta antzerkigile gasteiztarrak antzeztua. Emanaldia 19:00etatik aurrera izango da

2025ean, Oscar Wilde hil zela 125 urte bete dira, eta, horregatik, Iker Ortiz de Zaratek bere lehen lanetako bat berreskuratu du: "De Profundis" bakarrizketa.  "De Profundis" da Oscar Wildek idatzi zuen azken prosa. Reading espetxetik bere maitale Lord Alfred Douglasi bidalitako gutuna da, non Wilde giltzapetu zuten bere maitasun-harremanaren jakitera emateak sortutako eskandaluaren ondorioz.