abe 09, 12:50 Alde Zaharra
"Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean" zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 16an, 19:00etan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Solasaldia euskaraz egingo da, "Sorkuntzaren zubiak: kazetaritzatik poesiara" izenburupean. Bertan, Itziar Ugarte eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariek parte hartuko dute, Juanra Madariaga moderatzailerekin.
abe 09, 12:36 Bilbo
CORSARIOS antzezlan laburra egongo da abenduaren 11n, 19:00etan, Altamira Udaltegian.
Antzoki bat. Uharte huts bat. Ontzi pirata bat. Altxor bat. Kapitain harroputz eta egozentriko bat. Tripulazio inozo bat. Amodioa, diru-gosea, mendekua eta ekaitz bortitz bat. Zer atera daiteke gaizki?