abe 05, 11:06 Alde Zaharra
Abenduaren 11n, Bidebarrieta Kulturguneak "De Profundis" muntaia eskainiko du, Iker Ortiz de Zárate aktore, zuzendari eta antzerkigile gasteiztarrak antzeztua. Emanaldia 19:00etatik aurrera izango da.
2025ean, Oscar Wilde hil zela 125 urte bete dira, eta, horregatik, Iker Ortiz de Zaratek bere lehen lanetako bat berreskuratu du: "De Profundis" bakarrizketa. "De Profundis" da Oscar Wildek idatzi zuen azken prosa. Reading espetxetik bere maitale Lord Alfred Douglasi bidalitako gutuna da, non Wilde giltzapetu zuten bere maitasun-harremanaren jakitera emateak sortutako eskandaluaren ondorioz.
abe 04, 18:33 Santutxu
JOSEBA PEREZek bakarrizketa eskainiko du abenduaren 9an, 19:00etan, Santutxu Udaltegian.Urratsak neurtzen dituen erlojuak bizitza zailtzen dizu? 80ko hamarkada gainbaloratutako garaia iruditzen zaizu? Gauzak diruditen tarten bideoek larritzen zaituzte? Bada, orduan Joseba bezain burutik jota zaude.
"MEJORA A MENOS" bakarrizketen eta umorezko abestien showa da, eta Josebak egungo munduaz eta iraganeko garaiez hitz egiten digu ikuspuntu original, ezberdin eta, batez ere, ganberro batetik.