Mila Musika Haria kontzertu-zikloaren XVI. edizioa azaraoren 7an hasiko da

uriola.eus urr 31 Abando - Indautxu

Kontzertuak 19:00etan izango dira, azaroaren 7, 14, 21 eta 28an, ostiraletan; eta abenduaren 5ean Bertendona Institutuan. Programatutako emanaldien artean, abenduaren 5ean, ostirala, garai guztietako gitarra-bikote bikainenetakotzat jotzen den Peter eta Zoltan Katona anaia hungariarren kontzertu nabarmen daiteke.

Bidea Bidean Bide egitasmoaren lehenengo hitzordua gaur

uriola.eus urr 30 Alde Zaharra

BostOK! izena duen emanaldiarekin, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte gaur, hilak 30, arratsaldeko 19:30ean, Bira Kulturgunean Asier Galarzak, ⁠Manex Astigarragak, ⁠Maria Blanco, ⁠Esti Curiel eta ⁠Ander Malbadik.