5463 / 5431 / 5378 / 5356 / 5348 / 5262 /

Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana. Generoari keinu berezia, unibersoan bildurgarria izan dana aldarrikatuz, Fant jaialdiaren jatorriagaz loturea eginez.

Mary Shelley idazlearen eleberrian oinarrituz hogeita hamargarren hamarkadan sortutako izaki bildurgarria izango dogu jagole, jaialdiaren lehen urteetan zinemako kartelen itxurearen estiloa errekuperauko duen karteletik. Alertan jarten ...

Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno jaio (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.

Egitarauan, berbaldiak, solasaldiak, liburuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko emonaldiak izango dira Bidebarrietako liburutegian, besteak beste. Ekitaldiotan parte hartuko dabenen artean egongo dira, besteak beste, Jon Juaristi, Cesar Coca, Iñaki Esteban, Benedicte Vauthier, Ara Malikian, Fernando Egozkue, Carmen Bulzan, Jean Louis Davant ...

Forum d´Avignon, kulturearen ganeko eztabaida foroa martxan da Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Forum D´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua AlhóndigaBilbaon hasi zan bart kultura arloko hainbat aditu bertan zirala eta domekan, hilaren 8an amaituko da. Raw, esperientziak konpartiduteko lan-jardunaldian, Forumaren aurreko ekitaldian, adituek Uria, kultur ekosistema legez aztertu eben. Danetara, bilboko kulturearen inguruko 65 lagunek tokiko ekosistema kulturalari buruz eztabaidatu eta hobekuntza-proposamenak aurkeztu zituen bart.

‘Los mejores de los peores’ diskoa jendarteratu du Txapel Punkek

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra Txapel Punk taldeak bere seigarren diskoa aurkeztu du gaur eguerdian Kalderapeko Kultur Gunean. Jakinarazi digutenez martxoaren 20an, Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dute eta bertan parte hartzeko deia luzatu diete entzuleei.
4929 / 5118 /

Eszenatoki gaineko emakumeak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra Musika munduko emakumeen presentzia eta lana ikusarazteko helburua dute Emarock eta Mas Muselles proiektuek. Biak ala biak aurkeztuko dira gaur Hika Ateneoan. Martxoaren 14ra bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte, tailerrak eta kontzertuak, besteak beste.
5233 /

Taxio Ardanazen 'Egurre' erakusketea ikusgai dago Bilboko Rekalde aretoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Iruñeko Taxio Ardanaz artisteak indarkeria handiko sasoietan sortzen diran irudikapen sinbolikoak ditu aztergai Egurre erakusketan. Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2014 programearen barruan dago erakusketea. Apirilaren 13ra arte egongo da Rekalde aretoan.