Kultur Gabonak 2025: ZINETXIKI ZINEMALDIA ABANDO Udaltegian

uriola.eus abe 19, 20:24 Abando - Indautxu

Animaziozko film laburrak

ZINETXIKI ZINEMALDIA egongo da abenduaren 22an, 18:00etan, ABANDO Udaltegian. ZINETXIKI haur eta familientzako nazioarteko zinemaldia da, eta zinema eta ikus-entzunezkoen kultura gazteei hurbiltzea du helburu, filmen, film laburren eta heziketa-tailerren bidez. Mundu osoko animazio, fikzio eta dokumental lanak aurkezten ditu.
Sormena, kultur aniztasuna eta hezkuntza bezalako balioak ere sustatzen ditu zinemaren bidez.

SAN TOMASEKO INDABADA + kantuz kantu Hika Ateneon

uriola.eus abe 19, 20:13 Alde Zaharra

Santo Tomaseko indabada

Abenduak 21, 15:00etan

Dagoeneko tradizio bihurtu den Santo Tomas eguneko Indabadara gonbidatu nahi zaituztegu Hikaateneotik. 

Aurten ere bazkaloste  ezin hobea proposatzen dizuegu.» Kantuz kantu» saioa euskal kantak abesteko bertsio mordoekin.

ETXEKO APERITIBOA+INDABADA+SAKRAMENTUAK+POSTREA+KRIANTZA

26€ – 22€ bazkideentzat 
Izena emateko: hikaateneo@gmail.com

(Ezinbestekoa da erreserba finkatzeko aldez aurretik ordaintzea)

Irakurleen txokoa - Ai gure juaneteak!
PREST!

Erabiltzailearen aurpegia Berbaizu Euskara Elkartea abe 18, 13:38 Deustualdea

Artistei esker, bizi

Iñaki Idigoras Igartua (ingeniaria) abe 11 Bilbo

Herri zapaldua gara. Zatikatua ere bai. Nahiko lan badaukagu egora latz hau kudeatzen. Zazpi ahizpa, hiru taldetan, elkarri bizkarra emanez, ahaztu arazitako amaren ondarea galbidean. Mingarria da eg…