abe 10, 17:42 Bilbo
Lehen aldiz Casillan izango da saioa, abenduaren 20an, arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak jada salgai daude webgunean. Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari, eta “oso pozik” dagoela aitortu du. Finalisten artean Oihana Bartra bilbotarra dago “lasai samar” eta “gogotsu” egun handirako. Uriolak sarrea bikoitza du zozketatzeko.
abe 09, 12:50 Alde Zaharra
"Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean" zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 16an, 19:00etan, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Solasaldia euskaraz egingo da, "Sorkuntzaren zubiak: kazetaritzatik poesiara" izenburupean. Bertan, Itziar Ugarte eta Iñigo Astiz idazle eta kazetariek parte hartuko dute, Juanra Madariaga moderatzailerekin.